XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera azken urteotan habia kopurua urtez urte gorantz doa eta gero eta enara azpizuri gehiago ikusten da inguru horretan.

Uda amaieran baldin bazoazte, han aurkituko dituzue.

Helduak, gelditu barik ehizatik habiara eta habiatik ehizara bueltaka, lokatzezko habian zain dituzten txito gosetiei jaten emateko; txitoak, gehienetan, atetik mundu berriari begira eta janaria noiz etorriko zain.

Jaioberriak direnean ez dira handik irtetzen; gero burua ateratzen hasiko dira, eta handitzen dihoazen heinean, euren lehen hegaldiak ere ikusiko ditugu.

Hasieran minutu pare bat bakarrik egiten dituzte airean eta berehala itzultzen dira habiara.

Gutxinaka, indarra hartzen doazenean, hegaldi hauek gero eta luzeago egiten dira eta askoz denbora gutxiago pasatzen dute etxean.

Hegan, kumatu moduan, taldeka egiten dute eta batzuetan ehundaka abijoi batzen dira multzo berean.

Abijoiek, sorbeltzek eta enara arruntek ehizan egiteko teknika berbera dutenez eta denak intsektu hegalariz elikatzen direnez, hiru espezieak batera bizi diren tokietan, ehizan egiteko eremuak mugatu behar izaten dituzte: ehiza-kotoak eratzen dituzte.

Sorbeltzek goi-goian dauden intsektuak harrapatzen dituzte, enarek lur ondokoak eta erdian gelditzen direnak azpizurientzat dira.

Horrela, jatekoa denen artean banatu eta konpetentzia gutxitzen dute.

Lehen aipatu dugun moduan, antzina bizi izateko erabiltzen zituen mendi eta baserriak ez ditu laga, baina pixkanaka-pixkanaka Euskal Herri osora zabaltzen joan da eta gaur egun lurralde guztian zehar zabalduta aurki dezakegu.

Enara arrunta desagertzen joan den bitartean, enara azpizuria gero eta ugariagoa da toki askotan; bera izango da seguru asko, gaur egun Euskal Herrian dagoen enara espezierik ugariena.

Hiriak kolonizatzen ari da, eta Eibarren, esate baterako, Orbe, Arrajola edo Ixuan ikusteaz gain, Untzagan, Bidebarrietan edo Armeria Eskola parean ere aurki dezakegu.

Bere habiak ikusi nahi badituzue, La Sallen aurki ditzakezue, eta baita udaletxeko teilatu ertzetan ere.

Europan apiriletik irailera bizi da eta udazken eta negua pasatzera, enara guztiek egin ohi duten moduan, Afrikara joaten da.

Uda amaiera da txoritxo honen joan-etorriekin gozatzeko garairik onena.

Uztaila amaieratik aurrera, sorbeltzek alde egiten dutenean, azpizuriak herri erdirantz hurreratzen dira, Untzaga eta Toribio Etxeberria bertaraino, eta abuztuko iluntzeetan askotan ikusiko ditugu, taldeka, gure etxeko leihoen parean intsektuen atzetik hegan.

Enaren habia, lurrean batzen dituzten (aurreko orrian) lokatz bolatxoz eginda egoten da.